ASTEKO KRONIKA.

(2014ko maiatzaren 21ean).

 

 

 

         EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZAKO ZUZENDARITZA BATZORDEAREN BILERA.

 

            2014ko ekainaren 8an izanen da, Bergarako Udaletxean, bi saiotan. Goizean, eguerdiko 12etatik arratsaldeko ordu biak arte. Arratsaldean, 5etatik 7ak arte.

 

            Gaiak: Egindako jarduerak eta aurreikusitakoak; kirol eta ekonomiari buruzko informazioa; sustapena eta teknifikazioa; teknikoen prestaketa; FEDA eta CSDko Txapelketak; eskari-galderak.

 

            Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/2014_FVA-EXF/K201403-06%20FVA-EXF%20REUNI%C3%93N%20FEDERATIVA%20%E2%80%93%20DIRECTIVA%20FVA-EXF.pdf”.

 

         EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            Jokatzekoak.

 

            Asteburu honetan hastekoak dira. 2014ko maiatzaren 24an, 25ean eta 31n, Gasteizko Mendizorrotzako Beti Jai pilotalekuan, Euskadiko Eskolarteko XXXIII. Kirol Jokoetako Finalak jokatuko dira, banakako alebin eta infantil mailetan eta taldekako infantil mailan.

 

            Banakako txapelketetan partidak ordu batekoak izanen dira (5 txanda alebinetan eta 6 infantiletan). Taldekakoan 15 minutuko partidak izanen dira (5 txanda).

 

            Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatzen du, Euskal Xake Federakuntzaren laguntzaz.

 

            Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/2014_FVA-EXF/K201405-01%20FVA-EXF%20JUEGOS-DEPOR-ESCOLARES-EUSKADI.pdf”.

 

            2014ko ekainaren 8an, goizeko 10etan, Bergarako Udaletxeko ekitaldi aretoan, Tximista Xakeko Euskadiko Banakako Txapelketa jokatuko da. 5 minutuko partidak izanen dira eta 10 txanda. Xakelari tituludunek eta lurraldeetatik sailkatutakoek parte hartzeko eskubidea dute. Maiatzaren 24ra arteko epea dute parte hartzea baieztatzeko. Sariak izanen dira.

 

Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/2014_FVA-EXF/K201403-05%20FVA-EXF%20CAMP-EUS-RAPIDAS.pdf”.

 

         XAKE TORNEOAK.

 

            Jokatzekoa.

 

            ”Isidro Deuna” Nazioarteko XVI. Xake Txapelketa 2014ko ekainaren 1ean jokatuko da, Bizkaiko Derio herrian. Kultur Birika izeneko lokalean izanen da, Kiroldegiaren ondoan. 20-25 minutuko partidak izanen dira eta goizeko 9etan hasiko da. Sari ugari izanen ditu (txapeldunarentzat 400 euro eta txapela, adibidez). Izena emateko: “derioxaketaldea@gmail.com”.

 

            2013an, XV. Xake Txapelketan, Alberto Andres Gonzalez asturiarra nagusitu zen.

 

            Informazioa: “http://derioxaketaldea.wordpress.com/2014/05/07/bases-y-premios-del-xvi-open-de-ajedrez-san-isidro-derio-del-1-de-junio-2014/” webgunean.

 

2014-05-21.

Iturria: Internet.